1. |
Itzala
04:29
|
|||
saldu irudi bat
saldu iritzi bat
saldu denbora jendeak nola
saldu denbora bertzeek nola
oihu bat bota leiho atzean
begira eta zain ea bapatean
saldu keinuak saldu doinuak
saldu denbora bertzeen modura
jendeak nola
itzal bat zara leiho atzean
begira eta zain ea bapatean
han
|
||||
2. |
Hau da
04:33
|
|||
jar zaitez hemen
begiratu aurrera zuzen
aurpegiek egarria belarrietan
begiratu aurrera ozen
formak zure aldetara
begiratu aurrera oker
margotu oroitzapen bat
urrundu gaitezen egonean mugitzen
aurre epaiak dantzan sabeletan
aditu geroa oker
adi barne ertzetara hurbildu eta utzi erortzen
margotu oroitzapen bat
hau da erran nahi nizuna
|
||||
3. |
Laua
04:38
|
|||
erraidazu entzun nahi dudana
zuk ongi dakizu
zuk ongi narabilzu
zure hitz goxoetan beti bidea laua da
laua eta zuzena da
ez dut bertzerik nahi
ez dut bertzerik
ba al dakizu nora noan? ba al dakizu non nagoen?
emaidazu hartu nahi dudana
zuk dena baduzu
zuk dena darabilzu
emaidazu zuk nahi duzuna
emaidazu zerbait
emaidazu zertxobait
ez dut bertzerik nahi
ba al dakizu nora noan? ba al dakizu maite dudan?
ba al dakizu maite nauten? ba al dakizu nor naizen?
ba al dakizu non nagoen? ba al dakizu non dagoen?
ba al dakizu maite dudan? ba al dakizu nor naizen?
zer naizen
|
||||
4. |
Utzi
09:04
|
|||
bidean doa, bidean da
eta bertan ikasten du
ibiliz ikasten du bihurguneetan zehar
pausua jarraitzen du eta daraman lekura
arrastoak garraiatzen bihurguneetan zehar
sokak garraiatzen du eta daraman lekura
sokak garraiatzen ditu
erantzunak garraiatzen du eta daraman lekura
galderak garraiatzen ditu bihurguneetan zehar zehar
ur epeletan biluztu da
zalantzek eraman duten putzuan
eta azalean margotu zaion norabideen mapak
“zugan dago” erran dio
beregan da eta “utzi joaten”
bihurguneetan zehar zehar
|
||||
5. |
Harat
04:14
|
|||
azken aurreko geltokian nituen zain ateak zabalik
ateak zabalik uzteko giltzak
hemen ezagutu nituen sailkaezinen zulo argiak
eta arrazoia galduta zebilen
une bakoitzeko legeak ospatzen
errekek gorantz eraman ninduten
hemen dantzatu nituen hostoen kanta ixilak
soilik sobran nuen inori kontatuezina
eta orain
etorri naiz harat azken geltokirat
|
||||
6. |
Zubia
04:27
|
|||
zubi bat egin nahi dut
lurretik altxatuko gaituen zubi bat egin nahi dut
ixilean aireratuko gaituen zubi bat egin eta
ez dugu inora joan beharko
zubi bat egin eta inondik urrutira jo
lurralde ezezagunak parean ditugu zuk eta biok
zubi bat egin edo elkar begira egon
uneoro
|
||||
7. |
Spam
02:28
|
|||
8. |
Jostailuak
06:41
|
|||
ordenaren beroa oinen azpian
kilikak zolen azpian,
ja ja!
jostailuek entzuten dituzte zuen bizitza puskatuen hotsak, hotzak
ze onak zuen arteko talka leunak
kolpatzen dituzue ispiluak,
kra kra!
ez da deus zuentzako
jostailuek ikusten dituzte zuen begirada xamurrak
jostailuek sumatzen dituzte zuen ibilaldi antzuak
jostailuek salgai dauzkate zuen egun galduak
jostailuek entzuten dituzte eskaerak eta erreguak,
ai ai!
ez da deus zuretzako
ez da deus zuentzako
|
||||
9. |
Muga
07:51
|
|||
oharkabeko garaietan
kabi garaienetan
kaiola ederretan
nahigaberik ez da
paperezko aterpeetan
pareten babesean
aske dira egunak, aske minutuak
muga zuzenetan
arau otorduak
amets lokartuetan
kezka ahaztuak
kezka idortuak
oharkabeko mugetan aske segunduak
oharkabeko mugetan azken segunduak
|
Streaming and Download help
If you like Harat, you may also like:
Bandcamp Daily your guide to the world of Bandcamp